Wednesday, May 03, 2017

LOIUko V. GAZTE JAIA



LOIUko Udalak Gazte Jaia ospatuko du maiatzaren 6an. 2012. urtean Udal Gobernu Taldetik LOIUko gazteentzako egun bat antolatzea erabaki genuen, udalerriaren gizarte eta kultura arloa Dinamizatzeko Plan Estrategikoaren barruan kokatzen dena, Loiuko eta inguruko gazteak erakartzeko.




 Egun horretan, eurentzako jai berezia izan zezaketela pentsatu genuen, euren musika-taldeekin, eta abar. Ospakizun berritzailea eta arrakastatsua izan zen. Hori ikusita, bide beretik jarraitzea pentsatu genuen, Udaletik gure gazteen alde eginez. Izan ere, udalerri gutxitan ezagutzen da, tokiko erakunde batek, Udal batek, beren-beregi udalerriko gazteei zuzendutako jai-eguna antolatzea, euren eskaerak eta gogoko duten musika zein den entzun ostean.

Hemendik, LOIUko udal honetatik, gazteek esateko zutena entzun eta martxan jarri dugu Gazte Jaiaren beste edizio bat. Beraz, aurten ere, gure gazteentzako jaia antolatuko dugu: LOIUko V. Gazte Jaia.


Horretarako, euren ondoan jesarri gara, esateko zutena entzun eta maiatzaren 6an izango dute euren eguna. LOIUko jubilatuek egun berezia duten bezala, jubilatuen eguna, LOIUko gazteek ere euren eguna izango dute, egun atsegin batez gozatu ahal izateko.

Azpimarratzekoa da, honetan guztian gazteen aldetik izandako oinarrizko eta ezinbesteko laguntza, izan ere, nahiz eta Udalak antolatu, azpiegitura instalatu eta musika taldeak kontratatu, euren lankidetzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako Gazte Jaia antolatu ahal izatea.



Loiuko Bakarrak Elkarteko gazte loiuztarrek, egun horretarako zenbait ekintza prestatu dituzte:


-11:00etan ginkana udalerrian.

-13:30ean triki poteoa Loiuko tabernetan.

-15:00etan bazkaria, eurek prestatutakoa. Bazkari horretan ehun bat pertsona batzen gara, egia esan benetako ahalegina egiten dute.

-18:30ean Taberna Ibiltariak herriko giroa alaituko du. Nabarmentzekoa da gazteen inplikazioa, izan ere eurak izan dira musika-talde honi dagokion guztia antolatu dutenak.

-23:00etan bi kontzertuak hasiko dira: Ze Esatek eta Otxabi Erromeria.

Udaletik parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, ez bakarrik LOIUKO gazteak, baita Txorierri osokoak ere. Gazteontzako egun horretan, eskertzekoa da LOIUKO BAKARRAK elkartekoen inplikazioa, lankidetza eta esfortzua.




El Ayuntamiento de LOIU organizará la Gazte Jaia del próximo 6 de mayo. Fue ya en el año 2012 cuando desde el Equipo de Gobierno Municipal pensamos organizar un día para los jóvenes de LOIU enmarcado dentro del Plan Estratégico de Dinamización social y cultural del municipio para atraer a los jóvenes de Loiu y del entorno.




 Un día en el que podrían tener su fiesta especial, con sus grupos de música etc. Fue un acto novedoso y con gran éxito. Ante lo cual decidimos seguir en la misma línea apostando por nuestros jóvenes desde el Ayuntamiento. Y es que en pocos municipios se conoce que una institución local,  un Ayuntamiento, organice un día de fiesta única y exclusivamente destinado a los jóvenes de la localidad tras escuchar sus demandas y preferencias musicales.

 De ahí que desde el Ayuntamiento de LOIU les hemos escuchado y hemos puesto en marcha otra edición más de la Gazte Jaia. Por tanto, este año también lo haremos y llevaremos a cabo la V. Gazte Jaia de LOIU por y para nuestros jóvenes.


 Para ello nos hemos sentado junto a ellos, les hemos escuchado y el próximo sábado 6 de mayo será su día. Al igual que los mayores de LOIU también celebran su día especial, el día del jubilado, los jóvenes de LOIU también tendrán su día para poder disfrutar de una agradable jornada.


 Hay que destacar su colaboración primordial, básica y fundamental en todo ello, ya que aunque el Ayuntamiento organice, instale la infraestructura y contrate los grupos de música, sin su colaboración sería imposible poder organizar la Gazte Jaia.




 Y es que los jóvenes del pueblo de la Asociación Loiuko Bakarrak, han preparado para ese día diferentes actividades:


 - A las 11h una ginkana por el municipio.

 -A las 13h30 un triki poteo por los bares de la localidad.

 -A las 15h una comida la cual preparan ellos y solemos reunirnos a comer entorno a un centenar de personas. La verdad que se esmeran mucho en ello.

 -A las 18h30min Taberna Ibiltari amenizará el ambiente en el pueblo. Hay que destacar la implicación de los jóvenes, ya que han sido ellos mismos los encargados de traer y organizar  todo lo relacionado con este grupo de música.

 -A las 23h comenzarán los dos conciertos: Ze Esatek y Otxabi Erromeria.


 Desde el Ayuntamiento animamos a participar no sólo a los jóvenes de LOIU, sino  también a los del Txorierri en un día dedicado para ellos y en el cual la implicación, colaboración y esmero de LOIUKO BAKARRAK es digno de elogio.



2 comments:

  1. Abra autobuses por Txorierri?

    ReplyDelete
  2. En este caso no pondremos, ya que en la ocasión anterior casi no se utilizó...De todas maneras, para la noche del sábado de fiestas de LOIU el 1 de julio y los importantes conciertos que hemos programado... sí pondremos servicio de autobús especial por Txorierri debido a la gran afluencia de jóvenes del Valle que acudirán como todos los años.
    También comentar que si este año hubiese mucha gente de Txorierri en la Gazte Jaia de LOIU el próximo año pondríamos autobús... Eskerrik asko, Mitxelena!

    ReplyDelete