Thursday, June 15, 2017

SAN JUANADA LOIU 2017



San Juan gaua, urteko gaurik laburrena da, udako solstizioaren jaia eta sua protagonista nagusi bihurtzen den gaua, hain zuzen ere. Gauza asko daude ospatzeko ekainaren 23an. Hori dela eta, Loiun, sua pizteaz gain, beste hainbat jarduera ere izango ditugu. Gauari hasiera emateko umeek ondo baino hobeto pasatzeko jokoak antolatu ditugu.


   



 Udaletxeko plazan, 20:00etan. Ordubete beranduago, 21:00etan txiki zein nagusiek indarrak berreskuratu ahal izango dituzte, txokolatada izugarri gozo bati esker. Gaua biribiltzeko eta tradizioari eutsiz, 22:00etan VI Suzirien jaitsierari emango diogu hasiera eta jarraian, 22:15ak aldera, Udaletxeko Plazan sua piztuko dugu eta agur esango diegu urteko gaitz guztiei. Azkenik, jardunari amaiera emateko, Loiuko bazter guztiak musikaz eta dantzaz beteko ditugu plazan bertan egingo den karaoke eta DJ bati esker. Abesteko eta gorputza mugitzeko prest?

 

           



SAN JUAN GAUA / SAN JUANADA LOIU

-20:00 Umeentzako Jokoak (Udaletxeko Plazan)
-21:00 Txokolatada (Udaletxeko Plazan)
-22:00 VI Suzirien Jaitsiera (Kanposantutik)
-22:15  San Juanada (Udaletxeko Plazan)
-22:30  Diskofesta ( Udaletxeko Plazan)

-20:00 Juegos infantiles ( Plaza Ayto.)
-21:00 Chocolatada ( Plaza Ayto.)
-22:00 VI Bajada con antorchas. ( Desde cementerio)
-22:15 San Juanada (Plaza Ayto.)
-22:30 Disko Festa (Plaza Ayto.)


Antolazailea/ Organizador:

LOIUKO UDALA/ AYUNTAMIENTO LOIU


No comments:

Post a Comment