Thursday, January 22, 2015

Euskadi Hazi Arazi. LOIUGO!


Domekan Durangon egon ginen. 2015eko udal eta foru hauteskundeetara joango garen hautagaien aurkezpena izan zen. Ezin da ukatu, ekitaldia arrakastatsua izan zela antolakuntza eta mobilizazio aldetik.
Euskadi Hazi Arazi lan eta zintzotasuean oinarri, aipatutako leloa da EAJ-PNVren hautagaiok udal eta foru hauteskundeei begira hartu genuen konpromisoa.






EAJ-PNVk eraman duen Barne Prozesua demokratikoa, parte hartzailea eta gardena  izan da.
Argi geratu da, behin baino gehiagotan, EAJ-PNVk kudeaketa lanerako duen gaitasuna eta Euskadiren interesen defentsa eskaini dituela enplegua sortzeko, krisia atzean uzteko...





Lana eta zintzotasuna egunero mahai gainean edukiko dogu, kasu honetan, LOIUren alde lan egiteko.Hurbiltasuna eta apaltasuna kontuan hartuko doguz . Hori da geure bidea. Auzoetan, kaleetan..Loiuko interesak defendatuko doguz, eta zer esanik ez, Loiuko osoko bilkuretan gauza bera abian jarriko dogu.
EBBko presidenteak zioen, Alderdi serioa dekogula, eta egia esan,  loiuztarrok, pertsona langile eta serioak gara. Loiuko hautagaiok hurrengo legegintzaldirako prest!






No comments:

Post a Comment